Apolo in memoriam

Doinua: Habanera

Bi urte asko edo gutxi

diren ezin dut ebatzi,

Heriok lagun haundi bat

zigun orduan ebatsi.

Alkandora koadroduna

ez zenuela erantzi,

zeharkako barre haiek

ezin ditugu ahantzi.

Txikito zale handia

bertso zaharren zenbat antsi

listoia dago oso altu

ta ez genuke nahi jaitsi

euskaldun guztiak batu

muga faltsuak eraitsi,

Arrosako arantzaren

zauria dagigun itxi.

 

KEYNES

 

2015eko uztailan saio berezia eskaini zion Bilbo Hiria Irratiak Apolori. Hemen entzungai.