Garrote bid(aiaria)

Doinua: Espainian behera

 

 

Itzubaltzeta, Dublin

Ta apur bat Gasteizen,

Urdulizen hamaka

Urte neroazen.

Bizi barri amestu

Ta sortzera goazen!

Otxandion jarri dodaz

Etxe ta almazen:

Dakit nondik natorren

Baina ez nongoa nazen.

 

Deslokalizaturik

Iragan-zuztarra,

Lost in traslation nabil

Asmatuz iparra.

Materialak galtzen dau

Balio-indarra,

Hizkuntza da aldean

Daroadan bakarra,

Ta bertsoa bere ontzi

Malgu lain azkarra.

 

Bertsoaren zirkuituan

Aspaldi alderrai,

Biziaz aldatu baina

Horrek bardin darrai.

Itallen, Potojorran

Batez be Taketgai,

Otxandion talderik ez

Baina zauzee lasai,

Bertan batzuk baitagoz

Sorrera horren zai.

 

Irailean hamabosta

Nabil erdi buruz,

Izena-emotea ireki

Sorrera helburuz.

Saio bat izango da,

Poteoan bi orduz,

Bertsolariak jada

Lotuta  dekoguz,

Entzuleak edonondik

Onartuko doguz.

 

GARROTE