Nicaragua, Nicaraguita... Managua

Hiriburuan bisitan.

Egi berdaderue autor dagidan Managua bere osotasunien ez nauen ukusi, baie kale nagusian gora eta behera ibil nentzen martitzenien eta trafiko itzela ebilen bertan.

Lekue ez da bapere txukune, edonon dauz orube hutsak, zenbaitetan txabolak eta bertan jendea bizitzen. Etxola erdi txukun batzuk bere badira inguruotan, eta bertan negozioak jarrita dagoz. Holan mota honetako eraikinik dotoreetako bat 1929en eragitako laborategi medikue da. Baina haunen ondoan oin dala gitxi ineko eraikin modernoak dagoz, hotelak, merkatal guneak, enpresa handien egoitza nagusiek... Halantxi de: miseri gorrie eta diru demasa alkarren ondoan.

Kotxeetan be antzeko egokierea dau, Estatu Batuetatik ekarritako Picup erraldoiak, 4x4 itzelak eta ondoan larogeigarren hamarkadan zaharrak zirien kotxeak.

Doinue: Lengo Errenteriari

Kale nagusin dabil
hainbat behikulo
batzuk argalak eta
besteak potolo
ardurarik daukien
gidatzen auskalo
bizi gura dauana
ezin da lotu lo

Autobusak badabiz
esan baterako
jendeak hartzen ditu
bidaiatzerako
zarata ta frenazo
ez jake faltako
eta kobratzailea
beti erdi kanpo

Batzuk berriak dira
ta bestiak bapez
batzuk horiz pintauta
bestiak nabarrez
txikiyak eta handiyak
leporaino jentez
berrienak badabiz
nik adina urtez

Eta halako baten
lasai ta sanoa
gurdia zaldiagaz
laino ta xanoa
4x4a bera
bezain urbanoa
jakin behar da izaten
zahar-modernoa

Zebra biderik ez dau kaleon guztien ziher, hasteko gidari gehienek aurrera begire joan behar diezanez lurrera beituteko astirik ez daukielako, eta ukusten ez daurezanez ez daurez errespetatzen EE. Beroneen ordez aldamioz eragitako pasabideak dauz albo batetik bestera errepidean ganean, lantzeminetan.


Guti Errez