Nicaraguara arrazoi bigaitik etor naz: lalengoa holan berezko fama txarrik ez dekola, edo ni ezertaz jabetzen ez nazala; eta bigarrena senidea dekodala hamen bizitan. Beraz, atzen arrazoia probestute bizitan ointxe berton sendiaren etxien nago. Etxie oso ondo dago, bere piszine, zelaitxue, frutarbolak, eta jatorrizko biztanleria: hau da, basa-animaliek.
Ugarienak, ziurrenik, eltxoak direz. Hameko eltxoak baina, bereziek dira. Nik gehienetan ez dodaz ikusten eta arraza bi ei dagoz: zancudos-ak eta jejen-ak. Estrainekoak euskera puruen esateko nik "zangotsuek" proposatuko neuke. Bigarrenetarako Aspaldi Iturriagak bota euan errima egoki-egoki bat Lujanbiogaz kantetan BEC-en. Zantarrok, hasierakoek zein amaierakoek loa galazo ahal dotsue. Tximeleta askorik ez dago, baie handiek,barriz, bai.
Seguruenik ugarienak eta nabarienak txoriak dira, mota asko dagoz eta edonoz ikusten dira.
Doinua: Mutil koxkor bat
Txori mota bat dago edonon
oso segail ta bizkorrik
birigarroa itxura baten
baina "yigüirro" deiturik
etxe ondoan topa zeinkie
pentsu bila hurbildurik
goizean goizik txio bitxia
eginaz bota agurrik
ta txinberarik ez dagoanez
ez deko bape beldurrik
Ondoren txori handixka dator
pixka baten harrigarri
lumaje dana baltza ohi dakar
ta puntu iluna jarri
kantuan hasi eta hara non
suertatzen da deigarri
nahiz mikea dan txio gozoa
ohi dau airera igorri
kolorez zozo, tamainaz mika,
eta txioz papogorri
Edonon bere ikus liteke
txori txiki-txikia hegan
honi "colibrí" deitzen deutsie
lumak dekoz berde eran
hau hegalari trebea dogu
akrobata hegakeran
elikatzeko milikie da
eztigaia baino ez edan
moko finetan moko finena
berau dekogu aukeran
"Guardabarranco" izena deko
azken txoriak hala be
oso polita berau benetan
gorputza deko ta berde
ta txiolari artean dabil
bapere lotsatu gabe
bere kantua bota ta bota
ozen ta airerik aire
txori bitxia txori polita
hamen asko maite daure