Gero jakin dodanez, euriaren sasoien etor naz eta egunero ez, baie pare bat egunetan bota ahala bota dau. Inusturiyek eta trumoiek urruntxu edo dauz, batzutan parajeago, bestetan asagogago. Euriaren zaratea zarra-zarra etengabie da. Behin, honetaz guztiaz ganera haizie izin genduan eta ikuskizune eupelekoa izin zan.
Euriya hasten da bat-batean
goitik eta behera artez
euriya lodi, euriya sano
euriya kupidagabez
noz hasi ezin da igerri ta
noz amaituko dan be ez
Giro bustiya, giro epela
horren giro atsegina
eltxorik ez da erasoan ta
beroa ez da samina
iraungitzea epe txikian
dekola jaku jakina
Dana iluna, dana isila
dan-dana sekretu pila
soilik zuhaitzek eusten dotsie
erresistentzia bipila
ta tximeletak hara ta hona
aterpe sikuan bila
Dan-dana inoz amaitzen dala
behintzat neure iritzira
gauza jakina da guztiontzat
ta berau bere fini da
amaieraren iragarleak
txorien txioak dira.
Guti Errez