Nor dago oporretan?

Erabiltzailearen aurpegia Potojorran. Bilboko Bertso Eskola 2017ko uzt. 18a, 12:01
Doinua: Gaixo nengoen joan dan aspaldi

 

Zu aurten nora, zein plana duzun

denok elkarrekin galde

ahal duenak boladatxo bat

pasa nahi etxetik alde

mundua ezagutu nahi genuke

eskualdez eskualde

gero etxean dena da kexa

a, zer turista uholde!

 

Mariano Rajoy Bilbon egon da

eta ez turista gisa

Kataluniaren kontra mehatxua

speech-a, txapa, paliza

Euskadirena dela bidea

Urkullu bere geriza

gure bidea baztertzea da

libre izateko premisa

 

Jaurlaritza be lanean dago

baina ez dakigu zertan

Fagor-Endesa, Xey eta abar

daude geratzeko bertan

industria-plana eduki arren

eta ez nabil txantxetan

langile asko egongo dira

nahi gabe oporretan

 

Deustu