Nicaragua, Nicaraguita... Heriotza ala hil

... Ala zan Iraultza ala hil?

Atzo, 2017ko garagarrilak 19, hogeita hamazortzi urtez, mundua harritu, balditu, zurtu, ikaratu, poztu, gozatu, lasaitu, trankildu euan iraultzaren hogeita hamazortzigarren urteurrena izin zan. Managuako Iraultzaren Plazan bildu zirien zientoka, mileka, mila zientoka, miloika kamarada ospakizun zirraragarrietarako.

Uztailaren hemeretzi
kataia eurien hautsi
Yankee zantarren ta Somozaren
uztarria inarrosi
ta horrez gero Nikaragua
aske eta pozik bizi

Ta CIAren abentura
eurek ohi dauren modura
hauteskundetan presidentetza
jarri besteen eskura
ta horrez gero itzuli dira
Sandinistak gobernura

Hain bizimodu pobrean
jande gehiena alorrean
ta ganadua banatu daure
hazi deiela lurrean
orain industria baino ez daure
jarri behar indarrean

Honeek ez daure Marx leidu
4x4-a testigu
Kultur aldetik sozialismoa
USAk dotsie erkindu
ta Europako turista azkarra
inkoherentziak sumindu

Etxolak ez teilaturik
aberatsak ez lotsarik
sozialismoko paradisuan
aingeru danak ortozik
eta guztiyak ibiltzen diraz
praka motz ta hego barik

Hau idazten dodan bitartean senidearen txakurrek oin zolie miazkatzen dosta.

Guti Errez