Adituek dinorien lez Ertamerika osoa sumendiek sortutako lurraldie da. Famatue da zelan hogeigarren mendearen hasikerean, Guatemalan, nekazari bati sumendi bat agertu jakon soloan beharrean ebilen bitartien. Gaur egun sumendi horrek altueran metro ziento batzuk ei dekoz. Nikaraguan be sumendi faltan ez dabiz, eta batzuk arriskuagaz. Famatuenak Masaya eta Mombacho direz, (euskera puruen Masaia eta Monbatxo).
Doinua: Norteko ferrokarrila
Nikaraguan ageri danez
dago sumendi askotxo
elkarrengandik hurbil dagoz ta
lerro baten zintzo-zintzo
batzuk jadanik amatatuta
besteak gogotsu antzo
inportanteenak eritzi baten
Masaya eta Mombacho.
Lehenengoa mendi arrunta da
bost ehun bat metrora arte
maldetan zuhaitz asko ta barriz
gailurra belarrez bete
erdian baina ahotzarra dau
dana lur, harri eta ke
eta barruek dirakiela
onino ikusi leike.
Puntan ahoa zabalik deko
jateko lez hainbat opil
digestino astuna ei deko
gasakaz hainbat maratil
bazterrak baina haundiagoak
eiten dabil sotil-sotil
gehiau jan gure baleu bezala
ahoa zabaltan dabil
Bigarrenak Monbacho izena dau
ta antza dago pakean
Biosferaren Erreserbea
daukie ipinite han
hango lekue bereziye da
umela nahiz sikatean
mila metrotan deko gailurra
askotan laino artean.
Beheko aldean soloak dagoz
ohi danez oso normala
hor inguruan baserritarrak
lanean bizi dirala
kafe soloek betetan daure
ostera mendi magala
goiko gailurra ohian umela
Amazonasen bezala.
Masayak eta Mombachok daure
erain hainbat lurrikara
labea bere jaurti daurie
ingeruko lurretara
beste sumendi batzuk aitatu
ahal zirien beharbada
gehiago egon badagoz baina
gaurkoz behintzat nahikoa da