Nicaragua, Nicaraguita... Nacatamalak

Bertako sukaldaritza, gaur egun hain miretsia baina beste garai batekoa.

Senide baten etxean egoteak abantaila asko darakartza, euren artean bat bertoko norbait ezagutzea bertan, etxien, neskame deukielako. Gutxi gorabehera adin ertaineko andrie da, nahiko apala eta maratza, eta etxekoandrie izin dan neurrien hameko sukaldritza ezetan dauana. Arin esateko hameko ama batek bazkariye prestau dausku. Euskal Herrian aspaldi ez gara nekazaritzatik bizi, gutxi batzuk kenduta, eta gaur egun nekazaritzan eiten dan lana sano mekanizaute dago, beraz nekea be ez da garai batekoa. Gaur egun talo, morokil, indabez, giharrez, solomoz, arrauntzez biziko bagentzaz S tailarik ez legoke arropa dendetan eta ikuspegi borobilak ohi baino ugariagoak litzakez. Nicaraguan baina ondino jende asko nekazaritzatik bizi da eta gurean oin ehun urte ikusten ez dan bizimoduek bizirik dirau, erredundantziye zilegi bekit. Ondorioz gaurjan dogunek zentzune deko bertakoentzako.

Doinua: Sarako iheslariak

Sabela ondo betetan
daure jaki askok
ta ez dakiguz danak
Euskal herritarrok
bada ikasteari
nik ondo deritzot
"nacatamal"-a zer dan
azaldu behar dot.

Nacatamalak dauko
hainbesteko sona
beraz elikatzen da
hainbeste pertsona
zelaue dan azaltzen
oraintxe emona
xume bezain betea
bizigarri ona.

Osagaien aldetik
ez da berezia
edozein sukaldetan
dago ikusia
oinarrizkoetatik
esaten hasia
patata, artue ta
arroz egosia

Eurekaz jarri behar
da tinpula piskat
piper berdea bere
hor zati pare bat
batan hostoak bardin
hartu behar aintzat
tartean jartzen dira
txarriki zatiak

Artoa urunetan
egosi lehen lodi
ondoren batu dana
eta bertan geldi
platano hostoetan
zorrotxoa begi
gabardinaz jantzita
dagola dirudi.

Zorrotxoa lotuta
egon behar hara
uretan sartu eta
eroan surtara
hasi alde batetik
gero iruntzitara
hiru orduten edo
egosi behar da

Platerean jarrita
loturak ebaki
zorrotxoa desegin
hostoak ireki
zaporeaz gozatu
dalarik atxaki
garrian akordua
izango dot beti.

Guti Errez