Telesaio eta pelikula amerikarretan agertzen direzan eskoletako autobusen moduko batean igon dot eta Matagalpara abiatu naz. Egia esanda holango autobusek askoz argalagoa dan jendeantzako pentsaute dagoz, euskaldun ondo hazitako bi alkarrenondoan egon biher diraz eta. Autobuse topera egoan eta hiru bidaiari edo erdiko karraderan aulkitxo baten eserite joan dira. Bidie ordu bikoa edo izin da.
Doinua: Hamaika amaren seme
Matagalpara heldu ta jarri hotelan
bazkariye egin dot gero edozelan
hotelera itzuli atsedena guran
euriyari eman
tropikoko eran
kristoren galernan
arratsalde osoa pasa dot gelan.
Guti errez