Begirada sakona ta
irribarrea ezpainean
...amorrua pizteraino
ziegako ziegazainean
Kepa zure heriotzak
blaitu gaitu orainean
“berriz gertatu ez dadila”
daramagu mingainean
Patuaren bortxa dago
espetxearen zainean
bihotzeko mutilari
bihotzekoa ordainean
Nahiz ez gabiltzan izarren
distiraren usainean
beste bat piztu da Euskal
Herriko zeru gainean