Matagalpan egon nazan lau egunetan euriyari emon dotso. Kriston afrontue ganera. Baie herrie ikusteko paradea izin dot hala eta guzti. Wikipediak dino 105.000 biztanle dekola. Baie etxe gehienak pisu bakarrekoak direzala, eta zeinen txikerra da aintzat hartunde sinisteak lana dakar. Egiye da mendi mazela batzuk ia puntaraino dagozala etxiez beteta, baie ozta-ozta gela bakarreko edo biko eraikuntzak direz.
Matagalpa da Nicaraguako
hiri handia benetan
mendi aldean iparraldean
zazpi ehun bat metrotan
ehun mila ta bost biztanle deko
erroldatute etxeetan
Barakaldo lez baino etxeorratzik
ez dago bat bere bertan.
Aldapan gora aldapan behera
egoteko sasoiz bete
taxia bere hartu zeinkie
ez hartzeko hainbeste neke
egunez bero handiye ezin
ibili izerditzeke
eta gauetan freskatzen badau
hotza be pasa daiteke.
Matagalpak hain hurbil dekonez
etxeetatik mendi gaina
hainbat etxeetan salgai deukiez
behi gazta ta esnegaina
errementari baten etxien
zotza burduntzi da baina
hantxe jan nauen nire bizitzan
lehenengo aldiz otarraina.
Itxura danez kafie bertan
da hoberena ekoizten
ta denda asko prestaute dagoz
edonon probatu daiten
polito bere egiten euren
bertako kafetegiten
kafe esnie Bilboko eran
baekien eurek eiten