Aurreko artkuluetan esan dodanez Matagalpan nahiko eguraldi makurra suertau jatan, egunero euriya eta gehienetan lodi. Goiza eguzkitsu edo altzaten zan, baie egune pasa ahala lainotzen zan eta arratsaldean ala iluntzean euriyari emoten eutson. Lodi emon be. Azken egunien baina, atertu i auen, eta nahiko gau polita lotu zan. Nire hotela nahiko txikerra zan, baina goiko partien oso terraza ederra yeukon. Hantxe hartu nauen gogo betean Matagapako atzen garagardoa.
doinua: Uso zuria errazu
Azken gaua Matagalpan
egonda lau egunetan
behingo batean euririk ez ta
parranda ezin egin hartan
ordu pare bat emon nenduan
zeru azpian pentsetan.
Goian teilaturik gabe
ez lotsa ta ez herabe
momentu baten sentitu nentzen
zeru osoaren jabe
batzu-batzutan errezena da
zirraragarriena be
Aulki baten jarri nintzan
izarrak goian ebizan
laino artean iretargiya
saiatzen zan argigintzan
ez zan betea baina neurria
emotera hurbiltzen zan.
Ilargiyak ume gisan
gauez izara ezin jasan
laino zuriyak estaltzen euan
lo goxoan eiten etzan
amaren legez tapetan euan
ta barriz destapatzen zan
Dan-dana pakea jiran
haizie leun firfiran
izarrak dirdir egin gurien
lainoakaz tirabiran
izarrak baina laino azpian
gaueko ardiak ziran.
Ordu bitan izarrekin
laino ta ilargiaz bardin
denbora gehiau egongo nintzan
ez balitxat izan ezin
neuk pe hitzordua neukon orduan
Txomin Bekanekorekin.