Aurrekoan Corn Island-eko animaliei buruz berba apur bet in nauen. Gaur, baina, ugaxo mota bat aitatu gura dot. Ingeruen ostondute egoten da eta euriye danien urtetan dau. Holako gela arrunt baten espazioan hamar batek urtetea ez da arraroa, gero berotasune itzultzen danien ostonduten dire eta hurrengo sirimirira arte. Ez dakit zer jaten dauren, inurriyek eta euren ingeruen ikusi dodaz baie ez dau emoten jaramon handirik eiten dotseenik. Hala ta guztiz jatun onak diezanik ez dirudi.
doinue: Kantore berri xarmant batzuek
Caribe honetan animalitan
mota bat oso ugari da
igel txikiak dira izatez
lar txiki nire eritzira
patioan bertan bizi ohi dira
ez daure gure intzira
ez zapaltzeaz badaezpada
eurak arduratzen dira.
Egunsentiko inontzarekin
argira ohi dira atara
saltotxo batzuk emoten hasi
ta joan hametik hara
berotasunaz ostontzen dire
heldu arteraino gaua
gauetan baina ez daure kantetan
ta hori eskertzekoa da.
Argazki baten iminia dot
ikusteko alajaina
guzurrik bape ez dodala esan
ez dodala inor engaña
Espainiako errege zanaz
euro txanpon baten baina
konparatuta ataratzeko
hortik bakoitzan tamaina.
Guti Errez