Bartraz gain, Bilbo Handitik gertuen leudeken bertsolariak Jone Uria (Getxo, 1990) eta Bizkaiko txapeldun Etxahun Lekue (Larrabetzu, 1979) izango dira. Uriak urriaren 7an kantatuko du Zallan eta Lekuek, astebete geroago, Tolosan.
Zer besterik aipatu daiteke BTN2017 hortaz? Bada Unai Iturriagak duela lau urteko hitza bete eta uko egin diola txapelketari. Ez da nolanahiko hutsunea durangarrak utziko duena. Igor Elortza eta Eneko Abasolo Abarkas lagunek hor jarraitzen dute, ordea.
43 partaideetatik 13 emakume izateak ez du jada inor harritzen. Lujanbiok txapela jantzi zuenetik ikusi zen txapelketa parekidea ikustea denbora kontua baino ez dela. Eta hori bai, beste behin ere, finalera metroz joateko aukera izango da. BEC finalaren kokagune gisa sendo agertzen da.
Aurreko aldietan hiru txapeldun ezberdin utzi dizkigu (Egaña, Lujanbio eta Arzallus): aurten ere txapeldun ezberdin bat emango ote digu? Erantzuna, abenduaren 17an.