2017ko urriak 19. Bilbo Zaharreko Xake espazioa.
Bertsolariak (edo): Mikel Galarza "Koka kola", Aitor Esteban "Garrote", Javier Martinez "Guti", Joseba "Barandi" eta Ana "Single".
Gai-jartzailea: taulako ohiko erregina, Ainhoa zuri-beltza.
Entzule jantziak: dozena t´erdi lagun.
Entzule biluziak: zehazteke.
Hautsitako saihetsak: L4 (trapeziotik).
Meritua: handia.... entzuleena. Saioa osorik aguantatzeak garunean kalte atzeraezinak eragin ditzakela jakin arren, estoikoki iraun zuten hantxe, Puigdemonten ileak bailiran.
Afaria, aparta. Errepikatzeko modukoa.
Harrera, ezinhobea, milesker Potojorranen bihotzetik, alegia, poto-pototik (Xaken joan ziren batzuk).
Ariketa berdinezina: objektua asmatzea. Elorrikoekin zer egin behar EZ genuken adibide. Edo Kataluniak zenbaitengan pizten duen obsesioaren eredu.
Hurrengo jardunaldia: noiznahi.
Hurrengo puntua, arreta puntu beroa: Bakaiku.
Rocka puntua! liburuaren kronika: Kataluniaren independentzia egunean edo, Halley kometa gure bistara itzulitakoan, bietan beranduen zein gertatzen den.