Bigarren itzulia
alean alean,
Amurrion hasi zen
atzo arratsaldean.
Zurrumurru ugari
zebilen kalean,
ta urduritasuna
denen azalean
denek egon nahi dute
BECen finalean.
Batzuk bete ahalko
dituzte ametsak,
besteek oin azpian
amildegi ertzak.
Hau, hura ta bestea
baietzak, ezetzak,
pasatu, ez pasatu,
argi dago behintzat
guztiak oso onak
direla niretzat.
Oraindik izango da
borroka gogorra,
hautagaiak ugari
lekurik ez sobra.
Guztiontzako lan bat
jarriko dut horra:
lagun artean egin
ezazue porra!
lasai! azertatzea
ez da derrigorra.
ZALDUNA
2017ko azaroan.
IURRETAN (jatorrizkoan "Ijorretan").