Hasi Behenafar alaian
eta amaitu Bizkaian
bertsoa dabil geografia
berbez golda nahian:
soziologia eztabaidan
filosofia mintzairan
baina aspaldiko protagonistak
ziklo honen kondairan.
Sinetsi ezik zaharrei galde
ezer ez baita debalde
bertsoak bardin dinotsu erdu
edo asau alde:
gai ta molde nobedade
baina indexa da bare
orokorrean danek neurritsu
fluktuatu dabe.
Plangintza ta erasoa
hezkuntz-mundura pausoa
ta hamarkada batzuk pasata
ze uzta jasoa.
Suma daitekeen trazoa
hazi ostean kolapsoa
gehiago ezin hazi ez al da
egungo arazoa.
Gitxituaren sesgoa
gaindi ta amestu geroa
bertsotan gurtzen dogu aspaldian
hizkuntza-kredoa
hara bertsozalegoa
jada ez da lehenengoa
bihurtu baita euzkaltzaleen
ia gehiengoa.
GARROTE