Barandi Aran

Erabiltzailearen aurpegia Potojorran. Bilboko Bertso Eskola 2017ko abe. 5a, 23:45
Doinua: Leiho ertzetik

Abenduaren bosta hotz ohi da
Euskal Herri osorako
baina hain zuzen Barandi honek
hartu jaioeguntzako
Legazpi aldean dioten eran
bihurtu zen etxerako
ikasteko ez ei plako
telebistan ere bapo
zeozer txarrik esatekotan
zergetan pixkat gizajo
baina gaur gaurkoz mila zorion
ta urte askotarako.