Gabon dut anuntzio... edo

Doinua: Iparragirre abila dela

 

Bi mila eta hamazazpia

dagoeneko joan da

urtero legez aspaldidanik

Gabonetan eroanda

mila argi kalean

poztu ahaleginean

txapligu eta eztanda

Gabonen jasa hartu ohi dogu

txanpan pittin bat edanda

 

Antza ume bat garaionetan

ezagun dana Josutxuz

munduratu zan hor nonbait eta

mirariak egin erruz

bere urtebetetzea

guztiok ospatzea

beharko geunke erreguz

Josutxu ahiztu ta opariak

ekarleak zaintzen doguz

 

Hiru erregek ekialdetik

opariginean edo

jarri ginduzen kristau guztiok

opari baten espero

Aita Noel iparrean

Olentzero gurean

jatorkuz natibitero

ilusinoa dakarskue ta

fedeak ostera zero

 

txiroak eta ezeukiak be

soros daiguzan idea

hainbeste aldiz errepikatu

ta entzuten dogun airea

pobrea akorduan

euki behar genduan

bizitzako adibidea

kriston dirutza gastatzea da

pobrezirako bidea

 

gure asabek hurbilek behintzet

hainbeste otoitz ta erregu

Gabon garaia gura eurien

kristau moduan mantendu

kristautasuna baina

ahiztuta alajaina

sinismen zaharrak gailendu

kristautasuna ahiztu dogu ta

bizitza ospatzen dogu.