SORKUNTZA KRISIA

Erabiltzailearen aurpegia Potojorran. Bilboko Bertso Eskola 2018ko urt. 23a, 10:55
Doinua: Habanera

Eguraldiak gaurkoan
Ez digu egin mesede
ostera lanera goaz
Hala behar da_alafede
Egutegiak aurrera
Hori baita euren lege
Hostoak erori dira
baina hasteko prest daude
Potojorren soinekoek
Errimaz janzteko xede
Aratusteak badatoz
Ta Potojorrak bazpaere
Prestatzen hasi dira ya
Kopilletan dira_errege
Abanera egin daiteke
Zer esan jakin gabe ere