GORA BILBON TURISMOA
(2018ko koplillak. POTOJORRAN -ALGARA)
GORA BILBON TURISMOA
TA GORA KULTURISMOA,
TURISTA ONEN TXIN-TXINAK
GUGGENHEIM TA KRISKITINAK.
(pertsonai bakoitzaren osteko LELOA. Soinujoleak: Pablo eta Ainhoa M).
1) SUEDIARRAK (Aritz eta Eli)
A doinua
Zazpikale ta Abando,
zenbat ilehori saldo,
Kruzeristen hainbat bando!
Polita baita Estokolmo
baina Bilbo “es el colmo”
Zazpikale ta Abando.
2) JAPONIARRAK (Eider eta Eva)
B doinua
Japoniarren zoriona
Bilbokoa ez da broma
puntazoa da zeuona
Japonian dago Tokio
Ta Bilbo da toki ona
japoniarren zoriona.
LELOA
3) AFRIKAR BELTZAK (Maite eta Arkaitz) A doinua
Jaioleku dut Afrika
ta horrek dana konplika
Ensanchea “se me achica”,
Iñaki naiz baina ez Williams
ta Udaltzaingoa segika (bis)
jaioleku dut Afrika.
LELOA
4) POLITIKARIAK (Marta eta Pili) B doinua
Igo dezagun “el IBI”
Auzo-diruaren hiri
erakartzeko hainbat giri
etorkinentzat hesi bi
Gora ta gora MTV (em-ti-bi)
Igo dezagun “el IBI”.
LELOA
5) TXIRRINDULARIAK (Erlantz eta Barandi) A doinua
Bidegorriak zein bitxi
turistei erakutsi
ta inora ezin iritsi
Bilbok Tourra asko maite du
Txirrindulariak gutxi
Bidegorriak zein bitxi.
LELOA
6) DIASPORAKO EUSKALDUNAK (Guti eta Galartza) B doinua
Diasporakoei galde:
Nork migratzen du debalde?
Betiko auzotarrek alde
AirBNB (erbi handi) mundiala da
ta mundua baitu alde
diasporakoei galde.
LELOA
7) BILBOKO GAZTEAK (Jone eta Ainhoa A.) A doinua
Bilbon nabil kamarero
Ingeles egin ezkero
turistak mila bezero,
mileurista izan nahi baina
kontu korrontean zero
Bilbon nabil kamarero.
LELOA
8) ALKATEA (Josu) B doinua
Ni naiz Joan Mari Aburto,
turistazale ta punto.
Dirurik bada, “me apunto”,
Otxarkoagara joaten naiz
urtean behin justo-justo
ni naiz Joan Mari Aburto.
POTOJORRAN BERTSO ESKOLA
2018ko INAUTERIAK
2018ko Otsailak 3, Koplillen Lehiaketa, Kafe Antzokian.
Animazio saria.