Elur malutak urduri
jausi dira guri-guri
deskantsu gabe egun bi.
Orain begira ze edertasun,
ze paisaia, ze irudi...
hau gustatzen zaigu guri
bazter denak zuri-zuri
paradisua dirudi.
ZALDUNA
Doinua: Ikusten duzu goizean
Elur malutak urduri
jausi dira guri-guri
deskantsu gabe egun bi.
Orain begira ze edertasun,
ze paisaia, ze irudi...
hau gustatzen zaigu guri
bazter denak zuri-zuri
paradisua dirudi.
ZALDUNA
Paradisuan ei datza
zurizko Anboto-aldatsa,
beheko sun eguratsa.
Baina Abarkas, zeure esanak
eragiten dost zalantza:
merkurioak bere martxa,
zuriaren esperantza,
bihurtu leike lei baltza!
GARROTE