Torturaren aurkako eguna

Gogoan daukat ez du aspaldi (hamarreko handian)

 

Duela hogei_ta hamazazpi
urte gertatu Madrilen
Joxe Arregi atxilotuta
komisaldegian zegoen
bederatzi egun eta gero
Otsailak hamairu hain zuzen
ospitalean zendu zen Joxe
tortura latzen ondoren
Torturaren Aurkako Eguna
asteartean izan zen

Asteartean hain zuzen ere
azken berria heldu da
Portu ta Sarasola kasuak
Europan zuen jomuga
tratu zitala eta ankerra
probatuta geratu da
epaileen ustez ez da nahikoa
ta ez da izan tortura
batzuk burutzen, besteak zuritzen
bakoitzak du bere ardura

Guk badakigu berdina dela
ikertu zein ez ikertu
kasu guztietan gauza bera
inork ez duela parte hartu
ez zaio inori ezer gertatzen
inpunitatea gertu
eta txiripaz inoiz baten bat
behar bada kartzelan sartu
ba erruduna atera denak
baietz amnistia lortu


Deustu