1)
Mungia dauka berak herritzat,
barkatu, diot, Atxuri,
anaia artean erdikoa ta
Medius ziotsuten zuri.
Urte haietan bizitza ez zen
inorentzat guri-guri,
Lemoiz herria ondoan zegon
ta jartzen zinen urduri.
2)
Soria, Burgos, Herrera, Puerto,
Navalcarnero aldetik
20 bat urte, pasatu zenun
irten arte Logroñotik.
Espainia ia dena ikusita
ta sosik ordaindu barik,
"fenomenoa" dudarik gabe
izan zara betidanik.
3)
Arrietan duzu, Jainkon, hain zuzen
zuk maite duzun tokia,
Rosina eta bi semeekin
sortutako familia.
Denok batuta, bihotz-arima
ta behar den zuhurtzia,
guk, euskaldunak, egin dezagun
gure familia handia.
4)
Beste hogei urte pasatu dira
irten zinenetik hona,
kanpoan ere bizirautea
ez pentsa denik gaur broma.
Bizitza baten oinarria da
elkarren hartu-emona,
zuk zeuk nahikoa emon dozu ta
hartu gure zoriona.
J.M.-ri KAFEAN ARRANTZATUAK