Azken aldiko gertaerakaz
gogoa erantatu jat
Ondarrutarrez idatzikoa
eta Patxiren hizketak
euskalkia ala batua
aspaldiko kontua
garbi ez dagona behintzat
Guk euskeragaz dekoguna da
eskizofrenia pixkat
Ondarrutarra ondarrutarrez
zelanik otu inori
adierazpena ez jako gustau
errealzale askori
Bizkaitarra Donostin
ta batua ez jakin
harrobi eta harro bi
bera giputza izan ezkero
ez zan pasatuko hori
Beste aldetik filme barria
egin daure arestian
beldurrezkoa, izugarria,
ipuin baten aitzakian
Patxi Errementari
ikusi adi-adi
baina ez entzun irratian
euskaraz egin daurie baina
galdutako euskalkian.
Eta Bizkaiko Bertsozaleen
Elkartearen eritzian
ibili behar da ahal dala
oso hizkera jantzian
mezu idatzietan
Batua dago bertan
horrelaxe sinetsian
Batuan berbaz jakin ez baina
badakie idatzian.
Honek guztiak erakusten dau
euskeraren zertzelada
makalunea gogorra dala
ta indargunea traba
garbizale bipila
belarrimotz trauskila
joka bertatik bertara
Gaur euskeraren etsaietatik
txarrena euskalduna da.
Guti Errez