Ultimatumek kalte

Doinua: Aita izena

 

Barandi zure mehatxu hitzetan

daude bertso honen gakoak:

“bihar zortziak arte ta kito”

...ez dira izan dudakoak

Pressing-a egin didazu eta

ia eman dit beherakoak

Barkatu lanak irten bazaizkit

behar ez bezalakoak

ultimatumak beti baitira

sormenaren aurkakoak