Martxoak 23an III Mauri - Apolo bertso sariketa

Mauri Iruretagoiena "Zaporra" eta Jabi Lauzurika "Apolo"ren omenezko III. bertso sariketa 2018ko martxoak 23an ospatuko da, barikuz, Barrenkale Barreneko Iñakiren Tabernan. Saio parekidea izango da lehen aldiz eta egungo txapeldunak, sariketak orain artean izan duen bakarrak, beste 5 kantukide izango ditu.

Poteoa Txakurton hasita, 25 euroan afaria (kopa barik) Iñakiren tabernan eta 6 bertsolariren lehia ostean.
Iurretako Eneko Abasolo "Abarkas".
Arrigorriagako Iker Garitaonaindia "Garita"
Mungiko Jone Larrinaga
Deustuko Enare Muniategi
Irauregiko Jabi Martinez "Guti"
Urretxuko Maialen Akizu

Afarirako izen emateak Potojorran bidez edo Iñakiren tabernan bertan.
Gora el bertso!