Pentsinoakaz hainbat ezten
protesta ta adierazpen
jubilatuek urten daurie
protesta asko egiten
orain kontetan hasi behar dot
zer iradokitzen dosten.
Bizitza osoa ekoizpen
eta aurrekoei eusten
euren aldia dalarik euren
pentsinoak eragozpen
nahiz ta gehienak urriak izan
dirua ez da iristen.
Berrogei urtez kontua
zerga ondo pagatua
promesa zeuren jubilatuta
etorrela euren lekua
euren partea eginda orain
ezin da aldatu tratua.
Gobernuaren partxea
sortu dan malaletxea
igo dauala dino poz-pozik
ez daukela kejatzea
ehuneko zero hogeita bost da
lur azpira igotzea
Ekonomista azkarra
burutsu eta suharra
konpontzerako pentsino plana
ei dauke hartu beharra
pentsino plana da Edurnezurin
amaordearen sagarra
Guti Errez