Garroteren txanda

Doinua: menditarra naiz eta gogoan

Sartaldekoa naz eta gogoan
bertsoa ta sagardoa
Iñakiñeko mahai bueltak dakarst
gogora lehengo aroa
lehen bertsoa entzun eta gerora
ezin dot itxi agoa
ez baitot egin egundo txanda
jagoteko ikastaroa
 
A ereduan sortu nintzan ta
han ez egoan bertsorik
euskaltegira joan nintean
ostean batu gogorik
bertso eskolan gero hezi naben
Landetan mila teorik
baina txanda bat jatortenean
urten ohi deuste bertso bik
 
nire txanda ezin gordetzearena
hartzen dozue berbagai
baina errieta guztien jomuga
izatea ez da hain guay
Goñi ez danean bertsoaren zonan
normal lez hartzen neban ai
baina orain ni naz ostien zakua
Goñi dagonean be bai
 
errespetuzko txanda jagoten
ikastera noa artez
jakintza hori hartu dagidan
eskaintzak ailega jatez
beraz Mikelen kritika danei
belarri adiak zor jakez
eta Garrote ixilduko da
luzaroko tarte batez
 
bertso argia piztu ohi jaku
hasi orduko edanean
nagusientzako poto eskola
da Iñakiñeren ganean
hara jo neban bertso kantari
ondo ikasteko planean
ta bueltako naz kantu ixila
ondo ikasten dodanean