Itxura baten gure Garrote
astion minduta badau
txanda arrunta errespetetatuz
mutilak ezin dau kantau
beti berari egurra sartu
beti berari zirikau
azkenean be enbor lodia
ekinak lurreratzen dau
Bertso afari bertso eskola
egueneroko meza
antolakuntza egotekotan
beti daukagu nekeza
funtzino biak konbinatzea
ez balitz hain aldrebesa...
eperdi batez bi aulki bete
sekulan ez da erreza
Txirritan legez bertso ganezka
etorri ohi da Garrote
segundu baten akabera TTAK!
Ta badoa derrepente
Baina motelok denbora galtzen
hor gabiz txandaren eske
Edu ta biok beste afari bat
aurkitu beharko geunke
Bertso santua gurtzen dogu guk
joaten gajakoz eske
amaiera on txiste hobea
eta potoan jausteke
holako mezan beti daukagu
kopoia hostiaz bete
abade asko dago gurean
fededunak beste hainbeste
Goñiren faltan hosti guztiak
zuk dozu eroatea
bestela Goñik hartu behar ei
dau holako atakea
futbol taldea da ordezkoen
ta titularren ostea
Goñiri be ez jako gustako
titularra izatea
Bertsotan ondo egitekotan
ugari da oztopoa
hankaluzea ta hankamotza
eta errima jokoa
hanka sartuta nonbait kantetan
edonor da kritikoa
hankaluzerik egin bakoak
bota lehenengo potoa
Pepito Kilker edonon dago
gure pekatuen jabe
ta entzuteak emoten dausku
horrenbeste atsekabe
gure pekatu zerrenda hau da
esango dot nik debalde
testosterona harrotasuna
eta nartzisismoa be
Bertso ixila ikasten zoaz
nonbaiteko eskolara
gero kantetan errespetatuz
mahaiko orden eta txanda
mahaiaren bueltan txandari eutsiz
eginaz bertso ilara
gurozunien itzuli zaitez
gu hamen egongo gara
Guti Errez