Gure begietako
malkoen dizdira
Maria Diaz de Haro
kantoira begira
oroitzapenak datoz
bihotzen erdira
denbora azkar baten
doala argi da:
Cabacas hil zutela
sei urte joan dira
Pelotazoka hautsi
zituzten ametsak,
berba egingo balu
kale kantoi ertzak...
tamalez gezur asko
idatzi du prentsak,
ordutik pasatako
une gogor beltzak...
besarkada haundi bat
familiarentzat
Elkargune bihurtu
zaigu berriz Bilbo
elkartasunak digu
esperantza igo
guztia argitzeko
da aski motibo
oihukatuko dugu
behin eta berriro!!
Zuretzat justizia
nahi dugu Iñigo!!!
ZALDUNA