Gautegiz-Arteagan
kantari ginela,
ondo bete genuen
gure erregela.
Jakina guretzako
funtsezkoa dela:
potoarekin zita
bete genuela.
Motxila bete urte
sartu ginen hara,
boskoteari eragin
beldur ta ikara
Matusalen loratu
balitza gisara:
aurtengo udazkenean
ximelduko gara.
Elorrio ta Getxo
daude begiz jota
Potojorranek berriz
jo behar du nota,
lehen edo seigarren
ez dio inporta,
ez aurkeztea soilik
litzake porrota.
JOXE POTO, LO