III. urtea (A.o.)

Apolo osteko hirugarren urtea dugu.... eta biba bertsoa!

Uztailak 4 gugan
iltzatutakoa
barrearen ondora
jausten da malkoa.
Apolo ez zaudela
begibistakoa
praktikan jarri nahi dut
nahiz ez den nahikoa
denbora luzez zuri
ikastitakoa

TXIKITIN


Hutsunea hutsune
Oteizak esana,
hiru_urtez Quosque tandem
jasan dugun zama.
Irreberente izaten
dugu burujana,
Krutwig, Txirrita edo
Sabino Arana...
gugan zaudenez edan
behar txikito bana.

KEYNES