Egunkaria hartu ohi dugu
beti aldarte oneko,
nahiz berri txarrek gerora jartzen
gaituzten euren meneko.
Uztailaren hamarra baina
ez da besteen antzeko,
argazki eder hori ikusi
ta hauxe dut galdetzeko:
"Julen Gabiria izena duen
bixki bat al duk, Eneko?".
KEYNES