BURU BIKO ARRANO BALTZAREN EREMUETAN

2018ko garagarrilaren 15a

Nok ez dau berbetan entzun Albaniaz, Shquipëria euren hizkuntzaz? Eta nok daki zeozer ganorazkorik esaten berari buruz? Bada nik neuk ikusteko eta ikusiak kontatu ahal izateko Shquipëria-ra etorri naz.

Gauza guztiyek hasieratik ekiten dotsienez jazoteari lalengo egunien bidaie ein nauen. Gaueko ordu txikiyetan, lau terdiyetan hain zuzen bere, etxetik urten nauen eta Loiuko aireporture abiatu. Handik hegazkin batean, bitan batera gatx iziten da-ta , Franfurkt-era, ta bertako areportuen ordu biten itxaron hurrengo hegazkine hartzeko.

 

Frankfurt-eko aireportua

munduan da famatua

laberintoa egina dago

baina ondo gidatua

horrelakoa eraikitzeko

bai behar zan talentua.

 

Heldu ezkero pistara

autobusa dator hara

garraiatuta ate batera

ta handik karraderara

hasi ibiltzen nora ezien

baina ailegatzen zara.

 

Hartu nozbait be arnasa

beti ez da ta erraza

denda mukuru dago eskura

ta jendea bere kasa

dirua eukiz gero erosi

bestela bekaitza pasa

 

Jendea erruz pasata

nok bere itzala lagata

zuri ta baltza gorri ta hori

bilduz gero arrazaka

nire ustetan jende berdea

baino ez da bertan falta.

 

Bigarren hegazkine hartuta Tiranara iritsi nentzen eta bertatik Borsh izeneko herri batera. Imagina eizue Zumalakarregi kalea Bilbon... Holangoa da bertoko autopista mota. Ailegetan dan lekure ailegetan da, eta besteetan errepide txarragoetan ibili behar. Gehienak Enkarterriko errepide zaharraren modukoak, baie beste batzuk onino eskasagoak direz.

Azken hirurogei kilometroak Fallagara izeneko mendatea igon behar dozu...

 

Mendate gogorra da,,

kristoren hegia,

nire aburuz behintzat

da luzeegia.

Gehienez hirugarren

belozidadia.

Horko gurpidia

ferra irudia

aldatzan ordia...

Distraitzeko troka

ta amildegia.

 

Atzenean be Borshe-ra iritsi nentzen, osorik eta gordinik.

Guti Errez