BURU BIKO ARRANO BALTZAREN EREMUETAN

2018ko garagarrilaren 17a

Borsh herriye itsaso ondoan eta mendi altu baten maldaren artien dago. Aldatza oso pikua da eta amaitu bezain pronto itsasoaren mailan ia-ia dagoan lautadea hasten da. Bien bitartean herriye. Ez dau emoten herrigunerik daukonik, eta momentuz behintzat ez dot ikusi ez eleizarik ez meskitarik.

Hameko lurraldie eremu sikue da. Zugatzik apenas ez da ikusten, eta ikusten direzanak aretxak, arteak eta artelatzak iziten direz. Olibondoa be erruz ikusten da. Harrie eta laharrak edonon topa leitekez. Batez be harri zuriye, baie palea lurrean sartu ezkeitino lurre beilegiye agertan da. Ganadue hazterako leku oparoa ez dau emoten, baie behiek, ahuntzek ala ardiyek edozein momentuten ager leikizuz errepide erdi-erdiyen. Kurbe itxi baten ondoren batez be.

Orain azaltzen noa

Borsh-eko kontuak

non dagozan etxeak

eta non ortuak

zelanik zaintzen dauan

menditzar altuak

Hondartzak luze dira

ta oso estuak.

 

Mendi altue arren

izenik ez antza

biderik ez da ikusten

joteko gorantza

euriyek egiten dautsa

eraso bat latza

errekek orrazten daure

beheranzko aldatza.

 

Lalengo etxiek dagoz

bertan kokatute

errepidie gero

beherantzago dauke

ondoren arbola artien

dauz etxe batzuk be

Etxe guztiyek dagoz

sakabanatute.

 

Olibondo solotan

dira aberatsak

horretaz mugatzen dira

bertako hondartzak

hainbeste diranez gero

nire ustez behintzat

ez da basoa baina

hartu lei basotzat.

 

Azkenik hondartza dago

einda “turistola”

basamortua ez da

lekua inola

imini daure hainbeste

taberna-txabola

ta ondoan landatu

sonbrila arbola.

 

Sarandë izeneko hiri baten be egon naz. Hiri txikerra, itsasoaren ondoan, hiri kaotikoa planoaren aldetik, aldatzean eragia, ia-ia itsasora jausteko zorian. Bertan muezinaren otoitzerao deie entzun dot, zeren ez da ahaztu behar herrialde honetan biztanleetatik erdiak pasatxo musulmanak diran.

 

Ibilien nenbilen

hona eta horra

eta hondartzan beitu

gauza gogorra

neska gaztie zana

fededun bizkorra

Qoramagaz zorra

danez derriorra

kentzeko zigorra

Bikinia jantzita

eta txadorra.

 Guti Errez