BURU BIKO ARRANO BALTZAREN EREMUETAN

2018ko garagarrilaren 19an

Oporrak deskantsatzeko ei direz, edo batzuek hala dinorie. Eta nik halantxi ein dot gaur eta atzo, eta ez hurrenkera horretan. Egiye esanda, atzo buzeetan joaten saiatu nentzen, bie itsaso zakarra egoan. Bai, ondo leidu dozue: Itsaso zakarra. Zer da itsaso zakarra Medierraneoan? Bada, hamar zentimetroko olatu asko, gehienak gandor zuriyegaz, eta uraren hotz-beroa hotzetik gehiago berotik baino.

 

Asko gustetan jasta

zer dan itsasoan

bardin azalean edo

bardin be hondoan

atzo abiatu nentzen

holango gogoan

behingoan bainatzeko

asmoa neroan.

 

Hondartzaino egin

neuen nik pausoa

hogei bat minutuko

bide erosoa

helduta egoerea

ez zan hain gozoa

Itsasoa egoan eta

erabat lausoa.

 

Itsasoak ei eukon

zakarra egune

ganean aparra eta

fondoan ilune

holangoan zortea

ez dozu lagune

buzeatzea ez zan

sano zentzudune.

 

Sartun ala ez sartun

nenbilan ezbaian

aukera aprobetxa

be nenbilan nahian

itsasora sartu nentzen

horrela jarraian

Kantauri irudien

jorraila garaian.

 

Eta holan bada, etxera itzuli nentzen blai, baie izerditen. Arratsaldien nekropoli bat ikusten saiau nentzen baie belu in jatan. Gaur antzeko parezido izin da, eta azkenik jatetxe batera joan naz bazkaltzen. Hoteleko jabeagaz berbetan egon nentzen eta bertako janaririk ez daurela lantzen esan ostan. Gaurko jatetxeanarrain zopea eta arraina plantxan jan dodaz. Zopea ondo beste barik. Arraina eskastxo. Ardoa barriz gozo-gozoa.

 

Ardo baltza eskatu

ta ekarri eusten

gozo-gozoa zanik

ez dot ukatzen

egokiye zopagaz

ondo jatan sartzen

arraina pasatzen

be eban laguntzen

amaitu hain zuzen

etxeko bidea ez

naban in zuzen.

 Guti Errez