Atzo Shkodër izeneko hiri batera ailega nentzen. Bidaian sano goiz hasi nentzen baie eguerdi belura arte ez neuen amaitu.Shkodër huri bitxiye da. Kale nagusiyek badekoz, nagusiyek hameko neurrietarako, baie gero, holango kale nagusien artean kale txikerrak dagoz. Kale nagusiyek nolabaiteko egiturie deukie, izarraren formakoa edo; kale txikerrek aldiz, erabat taibakoak direz. Zuzen edo oker hasi, eta laster etxe batek aldatzen dau zentzua, eta gurpide barriya egiten dau. Jarraian estutzen da, eta segituan zabaltzen da. Kale nagusiyetan eraikinak altura biko edo hirukoak iziten direz. Danak jarraian eta danak estetika beretsukoak. Kale txikerretan ostera, etxe partikularrak ugari direz. Gehienak txikerrak, altuera bikoak eta patiotxu batega aurrien. Beste batzuk, beste aldetik, txalet handiyak direz jardin, harresi eta danetarik deukiela. Azkenik, onino garai zaharreko etxe batzuk lotuten direz, gehienak erdi eroriak baie patiyo ederrak eukiten daurez.
Batek aitatu eban bertsotan
lehengo Errenteria
Shkodërr-en lez ugaldua zan
edonola dendaria
aprobetxatu bako lekua
ez zan oso ugaria.
Kalera urten eta derrigor
imini behar arreta
okindegia, frutategia
bar eta taberna meta
kale nagusi guztiyak dagoz
denda txikerrez beteta.
Eta batez be futategiak
topa leikez berehala
okindegiak beti hurrean
zabaltzen daure itzala
iduri leuke fruta ta ogiz
guztiyak bizi dirala.
Tabernak bere hainbeste diraz
leikiokienak eutsi
terrazatxoa kalean beti
naiz eta pasoa hautsi
edonoz topa leikez gizonak
neskak barriz oso gitxi.
Burdindegia eta boutique-a
orain ahaztera ez noa
bertan erosi liteke erraz
bariedade sanoa
baina ezin lei inola topa
kafea iteko txanoa.
Nire etorrerak hameko jaialdi bategaz kointziditu dau, eta herriko erdiguneko plazatik oso paraje nagoanez, lalengo gau biotan albaniar erromeriye izin dot. Atzokoak larogeigarren hamarkadako errezitaldi homenajie emoten eban, eta gaurkoak Bibolinjolea teilatuan pelikularen hamaikagarren sekuelaren soinu bandea. Gaur berbenea zelaue zan ikusten joan naz eta bide batez mozkortirik behar baaurien animetako... ba, hori. Ez aurien inor behar. Jendez mukuru egoan, gehienak eserite, euren tragoak hartzen, familiya asko, gazte koadrila asko be ai. Dantzan jende gitxik iten eban, baina kantakaz ondo pasa, kantau, eta gorputzez segidu gehienek.
Koadrila handiya egoan
gaur plaza honetan
zahar eta gazte ebizan
hortxe nahastetan
kantariye jendea
doinuz animetan
poz-pozik benetan
hameko kaleetan
doinuak kantetan
Berbenetako klasikoak
dantzetan.
Atznien be, hamaika eta erdiyetarako amaitu deurie eta alolitos egin ahal izin dot.
Guti Errez