BURU BIKO ARRANO BALTZAREN EREMUETAN

2018ko garagarrilaren 23a

Aurreko egunien Shkodër itxuraz zelangoa dan azaldu neuen. Gaur barriz zelango bizimodue antzemoten dotsodan azalduko dot. Hamen hirugarren egunez nagoala zerbait igerri badot lasaitasune izin da. Shkodër huri lasaie da, danatarako. Zelanbait leku txikerraren kontzientziye deko eta hori edonon agertan da. Kalera urtenda, ikusten dan lalengoa trafikoa da. Kale nagusiyetan kotxeak ez direz falta, baie abiadura handirik ez daurie iziten. Ez dago apenas semafororik, Zornotzan bezala, eta errotondak be gitxi dire, Euskal Herrian ez bezala. Zebra bideak egon dagoz, baie nahiko txarto kontserbaute. Igatuaren igatuaz ez dira oso ondo ikusten eta agian horrexegaitik jendeak edonondik zeharkatzen dau kalea, kotxeak behar bada gelditan direz pasetan itziteko zarata barik. Jendea orokorrean ez da karran baten igitan, astiro bere ez, lasai bai baina. Beste aldetik, bizikletak edonon dagoz, edonondik eta edonora.

 

Kalera urten eta atoan

hor traste motorgabea

huri txikiyen ibiltzerako

ez da ibilgailu hobea

ikertu leikez tipologian

makina eta jabea

azalduko dot zelangoa dan

bizikletan lurraldea.

 

Demokratiko oso da hamen

bizikletagazko grina

agure zaharra, atso adinduna

edota gazte txolina

ibilten direz lasai askoan

euren bidea egina

ez dotsa ardura erlijioa

sexua edo adina.

 

Fijatuz gero bizikletaz ta

ganeko jabeaz ondo

ikusi ohi da jende gaztie

martxadunetan gorengo

batzuk barriyak bestiek zaharrak

gelditu barik egundo

Batzuk ederrak besteak kutre

baina danak gaur egungo.

 

Adinean gora egin ezkero

egon behar zara adi

astiro baina geratu barik

eragiten pedalari

makina baina ezberdina da

konturatuta nabari

gerra osteko bizikleta eurak

ibiltzen dira ugari.

 

Garai batean BH eta

Orbea ziran hain laino

ume gehienek eukiten auren

bat oso jostailu sano

gerora baina desagertua

ez dira heldu gaurdaino

hemen ostera kalean dabiz

hemen diraue onino.

 

Hameko nasaitasunaren beste erakusgarri bat txakurrak direz. Edonon topa zeinkez, ardura barik alde batetik bestera lepoko barik. Batzuek, ardien modure, holau txapatxu bet daroie belarrien. Egunien zehar hametik hara ibiltzen direz ia zer janik topetan dauren. Iluntzien kale erdien etzuten dire eta kotxeren bat agertu artino han dagoz artegatu barik.

 

Hainbeste txakur dago

kaletan erromes

gitxi ibilten dira

jabeaz artez

kalean ibilian

zuzen edo trabes

jana deuke nekez

zerua aterpez

lurra ohe merkez

goseak hilko ditu

baina estresak ez.

Guti Errez