Gaur Shkodër itzi dot de Tiranara etorri naz. Bidie beste barik, ordu pare bat kotxien. Bestelako pagotxa izin da. Nola edo halan holango kale nagusi baten sartu naz, eta hor estuasune hasi de. Seguruenera lurrralde osoko errrepiderik handiena izingo da, baie ez dotsa ardure herri txikerrean balebiz lez segitan deurie konduzitan. Momentu baten hiru errail egoan noranzko bakotxean, baie zenbait momentuten bost kotxe ilera bagenbizen paraleloan. Gero errotonda batera ailegetan gentzezanien lekue egon ezkero aprobetxa! Inok ez eban keinukariye ibiltan. Ez dakit bonbilie ez gastetako edo inok jakin ez daian nora doazen.
Shkodër itzi ta Tiranara
nire legez bere askok
iritsi eta kotxeez dana
egoan egiteko ok
Shkodërreko lasaitasuna
faltan bota beharko dot.
Lehen Shkodërren barealdiye
zan osagai nagusiya
ailegatute ostera hona
ez da ikusten hango graziya
hemen sobran da hiriburuko
harrokeriya biziya.
Gaur arratsaldean Tiranako plaza nagusiyen izin naz. Eta halabeharrez beste kontzertu bat antolatzen ebizen. Ez dakit zein zan taldea, baie heavy-ye emoten aban.
Tiranan bete daure
plazaren erdiya
antolatzen ei dabiz
gaur komeriya
hantxe eragi daure
eszenategiya
zutik ta eseriya
musika jarriya
montaje handiya
hemen gauero dauke
erromeriya.
Guti Errez