BURU BIKO ARRANO BALTZAREN EREMUETAN

2018ko garagarrilaren 27en

Euskaldun gitxi ei gara munduen, miloi t´erdi edo holau zegozer. Baina ez dotsa ardure, munduko bazterrik galduenera joanagaitik be han beste bategaz ingo dozu topo ziur. Eta halaxe atzo kale txiker batean sartu nentzen jatetxe batean bertoko janariye probetan, eta bi minutu geroau bikote bat. Zerbitzariyek nongoa nentzan itaundu ostan, eta “Basque Country” esanda non zan eta azaldu behar izan notsan. Mahaien eseri nentzen eta bikotea agertu. Zerbitzariyek nongoak zirian itaundu eta eurek barriz “Basque Country”. Orduen zerbitzariyek esan dautse niri zeinalatuz: “Basque Country too”. Dimako bikotie, furgonetan Grezire joanda, eta orain itzulera Adriatikotik eiteko asmoa eukenak. Jende atsegine, euskaldun korrientie, gizona Ibon Iza eta Kepa Intxaustiren laguna.

Gaur, halabeharrez Merkatal Gune bat topa dot. Kontuan hartute hemen denda txikerrak eta merkiek mileka dirala, salbuespen bat. Barrutik begiratua, boutique-ak eta holango dendak. Supermerkatu bet eta banku pare bat. Aukerie aprobetxa dot eta kutxazain batean dirue atara dot.

 

Kutxazain baten sartu naz eta

dirue atara bapo

bileteak baina handiegiyak

ziran nire usterako

banku batean sartu naz lasai

txikitan aldatzerako

Jendea hartzen gizon bat zan ta

izenez ei zan Kitpapo.

 

Nire kasua kontatu notsan

ahal neban ta argienik

bere aurpegien irriparra ta

ez zan ikusten besterik

konpontzerako keinu bateaz

hartu ninduan besotik

ta zuzendari ei zan bategaz

jarri ninduan Tapopik

 

Zuzendariyek nire kasue

entzun ei eban gogotik

ta arazorik ez egoala

eratzun ostan haatik

konfiatuta bere esana

zintzoki bete neban nik

ta ilararen azken lekuen

jarri ninduan Patopik

 

Holako ilara baten abiada

ez da hartzeko bromatzat

denbora galtze hobeak dagoz

handik kanpora gehienak

nire txandea heldu artino

pasa zan ordu erdi bat

ta bitartean jendeaz artzain

pozik ebilen Pikopat.

 

Neska gaztiak hartu ninduan

nigaz atsegina behintzat

ta esan eustan behar eustala

kobratu komisino bat

kanpoan egon leku batean

doarik zala niretzat

eta kanpoko bulego hortara

eroan nindun Tipopak

 

Hantxe aldatu neban dirue

momentu baten doarik

tipoak esan ahal ostan hori

lasai-lasai haseratik

neska gaztie kendute neban

desiatu nik gogotik

banku hortako beste guztiak

joan daitezan Popatik.

 

Gaur beste aldetik, gauza bat ikusi dot, eta ganera hiruten ikusi dot hemen ikusterik espero ez nebana. Ikusi ezgero zelan gidatzen deuren, nola ibiltan direzan errepidean... arraroa egiten jatan isunik ez ikusia. Gaur, aldiz, hiru jartzen ikusi dot.

 

Trafikoa hemen ez

da bestetan legez

lege gitxi daukie

itxura danez

baina gaur hasi dira

zigortzen isunez

ikusi dodanez

lehengoaren ordez

ta hiru biderrez

ganera kotxe handiei

imini dautsez.