Bi mila eta hemezortziko
uztaileko bidaian,
Tirana bertan ta "tiratuta"
nor dago? nago ezbaian...
Irauregin jaioa ez bada
gutxienean Bizkaian
buru bako arrano beltza da
ta ezagun du bisaian.
Albaniako bidaia noski
zigun ederki azaldu,
egun batean Baske Kantriko
bikoteagaz afaldu.
Baina ETAko buruarenak
erremediorik ba al du?
garagardo bat irabazteko,
zer ta hegazkina galdu!?
Arriskutsu izan leike Guti
baldin goseak badago
hanburgesari heldu aurretik
hartuak ditu lau trago.
Sudurra sartu du mostazatan
seko harritua nago
mostaza gutxi daukak plateran
ta jarri ezak gehiago
Guk Guti errez ikusten dugu
hori da hori tipoa,
Meatzaldeko subespezie
hortan ez da tipikoa.
Beragaz dugun interesa da
berez nahiko logikoa:
Aste Nagusian gai jartzeko
bueltatzen bada nahikoa!
KEYNES