BURU BIKO ARRANOAREN EREMUETAN

2018ko garagarrilaren 30ean

Azken bi egunak nahiko lasaiak izan dira. Egie esanda, Tiranan ez dago gauza handirik ikusteko. Museoak eta bai, Bunker 2 izeneko batean sartzen saiatu nentzen eta atezainak albanieraz baino ez ebanez berba egiten, ez dakit zer esan gura ostan eta alde ein nauen.

 

Hogeita hamar bat gradu eta

bero itzela zoruen

eguzkiak be joten aban bai

gogotsu ta indartsuen

albaniarrak lanean beti

edo kafeko orduen

domeka edo zapatuen

erosi eta salduen

atzenean be helburu danak

beteta neukazan hemen

azken egune senideentzako

opari bile emon nauen.

 

Hogeita hamarrean etxera itzuli nentzen. Aireportuen behar baino hiru ordu laurden arinago iritsi nentzen. Hegazkine, baina, berrogei minutu belu ailega zan. Beraz, lehenengo hegalaldia Frankfurtera belu ein neuan eta Munichera eroan behar ninduan hegazkine galdu neuen. Lufthansako beharginek eurek konpondu eustien arazoa, euren errue izin zala onartute. Hortxe atara neuan azkariye eiteko  astiye. Bilbon, baina, lar arin ein eban berba baten batek. Franfurtetik Bilborako hagalaldie topa eustien. Eta holan amaitu zan bidaie.

 

Hegalaldia galdu

eta segundora

kritikea jasoa

eusten bertsora

lehenik esan nik ez

dodala ganora

ta hainbeste lora

egileak gustora

ez galdu denpora

mihinean horzka eginda

pozoinduko da

GUTI ERREZ