Urtemuga galartzianoa

Erabiltzailearen aurpegia Potojorran. Bilboko Bertso Eskola 2018ko ira. 26a, 09:07
Doinua: ETAren su -etenetik
Urteak hartu ta hartu
sortzen dira hainbat aje
nahastu litezke bista,
entzumen edo ilaje.
Baina elkarregaz eginda
hainbeste bertso biaje
hasta la victoria goaz
ez kurba ta ez biraje
Potojorrango errege
zara ta besteok paje
galartziano definigaitz
ez koroa ta ez traje
argazkiak ondo dio
bertsolari lez "sauvage"

ASTOLERO