Garroteren mehatxua

Doinua: ETAren su etenetik

Bertso baten erraz doaz
berretsi bako bi trola,
profeta sindikalistak
dakartsue bere epistola:
jendea artatzen nabil
herra-malko dariola
lantegi-demokrazia
sustatzea dot kirola.
Eta errimen pankarta
ez itzi arren inola,
siku nabiltzue indarrez
elikan daidan Uriola,
ia astirik ez dekot
ezta erabiltzeko irola!!

Bertso lantegiak barriz
estresaren adarkada:
Txapelketen fokopean
zintzurraren dardakada.
entrenamentu larregi
bidaiak hona eta hara,
errimak saiatu batzen
ta ezin sorta akaba.
Astakabuko atsedena
itzita joan plazara,
ta saio baten ordaina
txikito bat baldin bada:
prekarietatean aurka
sindikatu behar gara.

Iñakiñeko okela
izanagatik aski on
Zazpi Kaleak lar asau
lotzen jataz aspaldion.
Gasteiz ta Uduliz mutur lez
gantzontziloak Otxandion,
leku danetan egon nahi
eta ezin sustraitu inon.
Baina aurtongo urriari
lurrin goxoa zerion
agendako martxa jeitsi
bertso-galtzerdiak igon:
hilaren hamazortzian
batuko natzue Bilbon!

LABezomorro