Abendua laster dator
urrian bagaude jada;
batzuen gurako data
besteen amesgaizto hara!
Elkarrizketa biziak,
eztabaidak beharbada
Txapelketa izan delako
sentimenduen entsalada...
Aurten nahastu nahi dira:
negarra ta besarkada!
Potojorranen erronka
txapela ematea da
Ta norentzat izango da?
mila txalo zaparrada:
Txapel bat egonagatik
gu denak txapeldun gara!