uriola.eus

Epaileak epaitu ezin

Erabiltzailearen aurpegia
Doinua: mundu honetan holako gauzak
"Epaile lana ez da erraza"
jardun direnek diote,
lan horietaz libro egotea
norberetzat nahiko zorte.
Epaile lanak ez epaitzea
epai zuzenena ote,
puntuak puntu, kontuak kontu
guk maite haugu Garrote!

Bertsoz gabiltza komunikatzen
ez tiro eta ez odol,
bertso iturria, norberarena,
noiz lehorretik, noiz pol-pol.
Artea ez da noski futbola
ez VAR, ez txartel ta ez gol,
Nokiak legez jarrai dezagun
bertsotan "connecting people"ª.

KEYNES






















Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa