uriola.eus

Gaur

Erabiltzailearen aurpegia
Doinua: Orioko balearena

 

Egun guztiek dute
zeozer ospatzeko
gaurkoan zer zegoen
ikusi beharko
"Aurrezpen eguna" da
nire harridurako
beraz gaur bertso txiki
ta bakarra nahiko

Erantzunak

Erabiltzailearen aurpegia Erantzuna | #1

Bertso iragarkiak
zirudik Media-markt
tontotzat hartu gaitik
gure Edu Kastak
zubirik zubi dabil
onar beza behintzat
beherapenen goia
gorde du guretzat.
KEYNES

Erabiltzailearen aurpegia Erantzuna | #2

Aste ta piku pasa
Ez dau egin errez
Baina azkenik bota
Zeozer esanez
Ez hadi hasi orain
Kejetan hi Keynes
Aukerak ziralako
Hori edo bapez.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa