Igorrerako eskakizuna

Doinua: Habanera

Aupa Abarkas "Txikitin"!
Biba Malen "Gure dama"!
Gurekin bertso-eskolan
egina duzue lana
eta soberan duzue 
bertsotarako afana.
Hala ere, bada zerbait
orain argitu behar dana:
Nahiz ta zuek aspaldion
ez hurbildu guregana
Potojorranen darraigu
egiten poto andana.
Beraz, final atarian 
ez ahaztu iragana
eta, mesedez, eskaini
lagunei poto bana.

AINHO^2